Menú Cerrar

Berrian: Hezkuntza digitalean, gabeziak

Gure ikerketa taldeko  kidea den @EnekoTejada Berrian hezkuntza digitalaren gabezieei buruzko iritziak ematen:
Maialen Urbietak eta Mikel Goikoetxeak EducaTIC sortutako kanalaren harira, elkarrizketa bat argitaratu da, non Enekok hurrengo gogoetak egin ditu:
  • «Interneten sartu eta euskarazko eduki digitalak bilatzeko ohitura dugu, baina ez horiek sortzekoa eta partekatzekoa. Irakasleak euskarazko edukien bila sartzen dira sarean, baina ez dute ia deus aurkitzen. Horregatik, euskaraz sortutako proiektuak, Educatic kanala bezalakoak, oso interesgarriak dira.»
  • «Bideo azalpen horiek oso lagungarriak dira, baina uste dut irakasleek perspektiba handiagoa izan beharko luketela; gaituta egon beharko lukete gaitasun digitalean. Batetik, informazioa eta komunikazioa bilatzeko gaitasuna izan beharko lukete, eta baita era digital batean elkarlanean aritzekoa ere. Bestetik, irakasleak hezkuntzarako eduki digitalak sortzeko gai ere izan beharko luke, eta segurtasuna oinarri izan. Zeregin horiek barneratuta dauzkanak gaitasun digitala izango du.»
  • «IKTek irakasleek erabiliko lituzketen teknologien, jardueren eta ekintzen esparrua zabaltzen dute, eta osagarri moduan ulertu behar dira. Funtsezkoa da tresnen erabileraren inguruan gogoeta egitea, egoki erabil daitezen.»
  • «Ikastetxeak ez dira gerturatzen unibertsitatera gauzak galdetzera, eta, horren ordez, enpresez eta komertzialez fidatzen dira sarritan, baina horiek ez dakite didaktikaz. Ikastetxeetan enpresekin itunak egin eta plataformak instalatzen dituzte, baina gogoan hartu gabe irakaspen prozesuari erantzuten dieten ala ez. Erabaki batzuen atzean diru asko dago, eta hausnarketa falta. Horri irtenbide bat emateko asmoz, eskoletara hurbiltzen saiatzen gara. Batzuetan teknofiloak izango bagina bezala tratatzen gaituzte, baina ez dugu hitz egiten teknologia onez edo txarrez, baizik eta haien egokitasunaz».

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Language